Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-11-21 Leioako politikariek, udal teknikariek eta herritarrek elkarrekin herri egiteko aritzeko zergatiari, helburuari eta moduari buruz eztabaidatuko dute Herrigune Leioa udal proiektuak antolatuta azaroaren 22an, 23an eta 24an egingo diren “Jenga Lab Irekia” herri jardunaldien barruan.
La Alcaldesa, Mari Carmen Urbieta, el teniente de Alcalde, Iban Rodriguez Etxebarria, y ciudadanos y ciudadanas de Leioa.  / Mari Carmen Urbieta Alkatea, Iban Rodriguez Etxebarria Alkateordea eta Leioako herritarrak

Herrigune Leioa udal egitasmoak “Jenga Lab Irekia” herritar jardunaldiak antolatu ditu datorren azaroaren 22, 23 eta 24rako Leioako Kultur-eko Auditorium-ean (ostegunean, 22an, 17:00etatik 20:00etara) eta Onditzeko Dorrean (azaroaren 23an, 17:00etatik 20:00etara, eta 24an, 11:00etatik 13:30era). Mari Carmen Urbieta Leioako alkateak, Iban Rodríguez Etxeberria alkateordeak eta zenbait herritarrek, jardunaldi herritarren xehetasunak azaldu dituzte prentsa aurrekoan gaur goizean. Bertan, politikariek, udal teknikariek eta herritarrek elkarrekin herri egiteko zergatiari, helburuari eta moduari buruzko gogoeta egingo dute.

Herrigune Leioa, Udalak herritarren partaidetzarako bultzatu duen egitasmoa da, komunitatea ikasketa ingurune gisa sustatzeko xedez, herritarrak ahaldunduz, udal proiektuak, hiru egun horietako “Jenga Lab Irekia” jardunaldien protagonista diren hiru alderdi horietatik landu daitezen, hain zuzen ere.

Jardunaldien hiru egunak “Elkarrekin”: Administrazioa eta Herritarrak

“Zergatik eta zertarako egin elkarrekin” izenburua daraman lehen jardunaldia azaroaren 22an izango da, 17:00etatik 20:00etara, Leioako Kultur Etxeko Auditorium-ean, eta Udalak bere kudeaketan herritarren partaidetza sartzeko egin duen apustuaren zergatiari erantzuna ematen zentratuko da, zergatik eta zertarako.

Lehenengo topaketa horrek hiru esperientzia aberasgarri izango ditu: Javier González katalana, Citilab-eko zuzendaria; Koldobike Uriarte, Eusko Jaurlaritzako berrikuntza publiko proiektuen arduraduna; eta Beatriz Nuin, Osasun Publiko eta Adikzio Zuzendaritzako Osasunaren Sustapen arduraduna.


Horrez gain, 1999-2007 urteetan Leioako Alkatea izan zen Karmelo Sainz de la Maza Herrigune Leioaren bultzatzaileak ere hartuko du parte, eta Leioako politikarien partaidetza izango duen mahaia irekiko da, euren ikuspegietatik galderei erantzunez.

“Zer da elkarrekin egitea?” izenburua daraman bigarren jardunaldia ostiralean, azaroaren 23an, izango da, 17:00etatik 20:00etara, Onditzeko Dorrean, eta bi bloketan egongo da banatuta: Herriguneko lan taldeekin erlazionatutako Leioako zenbait herritarrek euren esperientzien berri emango duten “Ezagutzaren Azoka”; eta duela 18 urtetik Herrigunerekin erlazionatutako pertsonek emango dituzten 5 minutuko hitzaldiez osatutako “Herriguneko esperientziak”.

Amaitzeko, “Zelan egin elkarrekin?” izenburua daraman hirugarren jardunaldia azaroaren 24an, larunbatean, 11:00etatik 13:30era, egingo da, Onditzeko Dorrean, laneko zenbait mahairen inguruan, eta bertan, herriko politikariak, udal teknikariak eta herritarrak eseriko dira herri egiteko zergatiari, helburuari eta moduari buruzko gogoeta egiteko.

Egiazkoa: duela 17 urte, 3.000 umek altxor bat lurperatu zuten Leioan

Duela 17 urte, 3.000 umek altxor bat lurperatu zuten Udaletxeko oinetan. Egun horretan, Leioak konpromiso handia hartu zuen jolasarekin. Hori izan zen Herrigune Leioaren lehen pieza eta, ordutik, komunitate eta ikasketa proiektu horrek ibilbide luzea izan du.

2018an, “Efecto Herrigune Efektua” kanpaina jarri zen martxan. Urte garrantzitsua izan da, parentesi urtea, Leioak norantz joan eta zelan egin gura duen, ikasten, jolasten, eraikitzen… zelan jarraitu pentsatzeko. Hau da, herritarrek, politikariek, udal teknikariek… parte hartzen eta herri egiten jarraitzeko modua aurkitzeko.

Jolasaren muina

Joan den otsailean erronka handia planteatu zitzaion Leioako komunitateari, “Jenga Eguna”. Bertan, jolas batek kalea bereganatu zuen, eta guztien artean, komunitate erronkaren 890 solairu eraiki ziren, ia 14 metroko dorrea. Horren ostean, Herrigune Leioak zelangoa izan behar zuen jakiteko prozesu luzea jarri zen martxan. Horrela, gogoetarako eta elkarrekin ikasten jarraitzeko gunea sortu zen, “Jenga Lab” izenekoa. Bertan, aste luzez, Leioako herritarrei, udal teknikariei eta Udal Gobernu taldeari, Herriguneak zelangoa izan behar zuen galdetu zitzaien.

Hori guztia konpartitzea eta Herrigune Leioa ezagutzen jarraitzea da hiru egun horietan egingo diren “Jenga Lab Irekia” jardunaldi herritarren izateko arrazoia.

Programako ekintza guztiak egunez-egun

Osteguna, azaroak 22, 17:00-20:00, Leioako Kultur-eko Auditorium-a:
Zergatik EGIN elkarrekin? Zertarako EGIN elkarrekin?

17:00 Irekiera ofiziala
Mari Carmen Urbieta, Leioako alkatea

17:10 Javier González, Cornelláko Citilab-eko zuzendaria

17:40 Koldobike Uriarte, Eusko Jaurlaritzako berrikuntza publiko proiektuen arduraduna

18:30 Beatriz Nuin, Osasunaren Sustapen arduraduna. Osasun Publiko eta Adikzio Zuzendaritza.

18: 45 Karmelo Sainz de la Maza, Leioako alkatea (1999-2007)

19:15 Mahai ingurua Leioako ordezkari politikoen partaidetzarekin, Aintzane Cabo EHU/UPVko irakasleak moderatuta.

20:00 Lunch-a

Ostirala, azaroak 23, 17:00-20:00, Onditzeko Dorrea:
Zer da elkarrekin EGITEA?

17:00 Ezagutzaren Azoka: Astronomia Irakaslea, Manualidades Lantaldea, Reparadores Lantaldea, Umeen Kontseilua eta Ekotaldea Lantaldeak, Leioa Trantsizioan Lantaldea, Frantsesa Lantaldea, Gastronomia Irakaslea, Antzinako Leioa argazki erakusketa.

18:00 Herrigune Esperientziak: Bizibideak - Eskolara Lagunekaz, Zilborhestea (Umeei laguntzeko sarea), Hezkuntza Berrikuntza - Innovación Educativa, Umeen Kontseilua eta Ekotaldea, Leioa Trantsizioan, Arboretum, Txikiteroak.

20:00 Lunch-a

Larunbata, azaroak 24, 11:00-13:30, Onditzeko Dorrea:
Zelan EGIN elkarrekin?

11:00 Herrigunek dinamizatutako Laneko mahaiak: Zelan egin dezakegu elkarrekin?
Lau gairekin jolastuko gara laneko lau mahaitan: Eta ... bagenu?
-Eta Leioako altxorra lur azpitik aterako bagenu?
-Eta Leioan Herritarren Laborategia martxan jarriko bagenu?
-Eta Leioako Udalak proposatutako gai bati buruz lan egingo bagenu?
-Eta Leioako herritarrek proposatutako gai bati buruz lan egingo bagenu?

12:30 Jolas&Solas, Asier Gallastegik dinamizatua.

Erlazionatutako dokumentuak:

Programa Jenga Lab Irekia (pdf, 5345 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa