Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Maiatzaren 18a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-11-09 Udaltzaingoak bi gizon atxilotu ditu, Artaza kaleko etxebizitza batean lapurretan saiatzeagatik
/

Udaltzaingoak 30 eta 40 urteko bi gizonezko atxilotu ditu gaur goizean Artaza kalean izandako lapurreta saiakerarengatik. Bi gizonak atzerritarrak dira jatorriz eta ez dute dokumentaziorik eduki.
11:00ak inguruan udaltzainek emakume baten deia jaso dute, bere etxebizitzaren atean zaratak entzuten zirela eta. Behatxulotik begiratzean, bi pertsona sarraila manipulatzen ari zirela ikusi ahal izan du.
Heltzean, udaltzaingoko zenbait unitatek bi gizonak atxilotu dituzte etxeko atarian. Udaltzaingoaren txostenak adierazten duenez, atxilotuek ez zuten inolako susmorik pizten euren itxura dela eta, baina gainean zeukatenaren artean, etxebizitzetako ateak irekitzeko zenbait gakorde eta ponpatxo multzoak bortxatzeko bumping giltzak zeuden. Inguruetan bi gizonen ibilgailua zegoen. Ibilgailua aztertu ondoren egiaztatu ahal izango da lapurretatik hartutako objekturik zeukaten ala ez.
Udaltzaingoak eta Erandioko Ertzaintzaren Komisariak lankidetza akordioak dituzte sinatuta, modu bateratuan egiteko ikerketa lanak etxeetan. Hori dela eta, diligentzien instrukzioa eta egileen nortasunari buruzko ikerketa lanak Erandioko Ikerketa Zerbitzuek egingo dituzte. Gertatutako beste delitu batzuk txekeatuko dituzte eta, horrez gain, goardiako epaitegiaren aurreko izapidetzea ere euren gain egongo da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa