Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Apirilaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-05-08 Lamiakoko ibarra berreskuratzeko aurrerapausuak ematen ari da Leioa
Vega de Lamiako / Lamiakoko ibarra

Leioako Udalak eta Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoak hainbat batzar izan dituzte Lamiakoko HUAren proiektua lantzeko, elkarlan honen emaitza heldu da. Ur Patzuergoak adierazi bezala, HUAren proiektua baztertzen da eta bere ordez ekaitzetarako endelaren handitzeari ekingo zaio, honekin batera euria dagoenean estuariora igortzen den ur-emariak tratatzeko instalazioa ere jarriko da. Hau da, euririk ez dagoenean hondakin-ura Galindoko HUAn tratatuko da, orain egiten den modura.

Hurrengo egunetan proiektu honen idazketa lanak esleituko dira, aurreko proiektuak eskatzen zituen azaleraren herena izango duena, honek eragiten dituen afekzio fisiko eta bisualak biziki gutxituz.

Gainera, albiste hau ez dator bakarrik, izan ere azken astean Bilboko Portu Agintaritzak jakinarazi duenez, Leioako Udalak horrela eskatuta, Leioako Felipe del Rio errepidea Udalaren esku geratuko da laster.

Esku-hartze hauek Udalak jada egiten ari den paisaiaren ekintza planaren barruan haintzat hartzen ari dira. Ekintza plan honen helburua, dartsenako gunearen ingurumen-eraldaketa egiterakoan kontutan izan beharreko ekintzak edota paisai-irizpideak ezartzea da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa