Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2022ko Urtarrilaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-11-13 Leioako Udaltzaingoak herriko merkatariei iruzur egin nahian ari direla ohartarazten du
fraude / fraude

Leioako Udaltzaingoak, merkatariek jakinarazita, kolektibo honi iruzur ekonomikoa egin nahian dabiltzatela ohartarazi du. Kasu hauek telefono bidezko harremanen bitartez egiten ari direla adierazi du.

Merkatariekin telefonoz, eta zenbaki ezkutu baten bidez, harremanetan jartzen den pertsona Juan José Tebar izen faltsua erabiltzen du, 902 telefono zenbakia eta fax zenbaki faltsua ere luzatzen du konfidantza handiagotzeko.

Pertsona hau Leioako Udaltzaingoak aldizkari-gida bat egiten ari dela adierazten du eta hau argitaratzeko laguntza ekonomikoak eskatzen dizkie merkatariei (90 eta 120 euro bitartekoak). Laguntza hau egiteko kontu korronte baten zenbakiak ematen ditu (20 guztira) eta titularra den pertsona baten datuak ere ematen ditu.

Iruzur hau dela eta, Leioako Udaltzaingoak argi utzi nahi du inoiz ez dela inongo laguntza ekonomikorik eskatu horrelako argitalpenak egiteko, beti Udaleko aurrekontuen barruan kokatu izan dira eta horrela jarraitzen du izaten. Beraz, adi egoeta aholkatzen du eta inongo laguntza ekonomikorik ez egiteko eskatzen du.

Pertsona gehiago iruzur honekin engainatuta ez izateko Udaltzaingoak herriaren laguntza eskatzen du informazio hau zabaltzeko eta inongo intzidentzi eman ezkero Udaltzaingoari helaraztea eskatzen du.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa