Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 16a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2018-01-26 Hastera doa aurrekontu irekien bigarren fasea: proposamenak lehenesteko fasea
Presupuestos abiertos / Aurrekontu irekiak

Abenduaren 22an amaitu zen lehen fasean, 141 leioaztarrek aurkeztu zituzten 2018ko Udal Aurrekontu Orokorrean sartzeko proposamenak, eta guztira 332 proposamen egin zituzten.

Udalak prestatutako hainbat bide erabiliz jaso ziren proposamen horiek:
- 62 galdetegi, udalerrian jarri ziren postontzietan.
- 3, udal bulegoetan (HAZ).
- 33, Leioa Zabalik webguneko online galdetegian.
- 42, leioa.zabalik@leioa.net helbide elektronikoaren bitartez.
- 1, beste bide batzuk erabiliz.

Herritarren proposamenei dagokienez, espazio publikoa hobetzeari buruzkoak dira asko. Argiztapena, lan txikiak eta herriko mantentze lanak oro har.

Mugikortasunarekin, ingurumenarekin eta, horien atzetik, kirolarekin eta kulturarekin lotuta, proposamen kopuru esanguratsua lortu da. Emaitzen txostena eta Datu-basea eskuragarri daude Gobernu Irekian: Leioa Zabalik.

Egindako ekarpen guztiak aztertu dira, eta erantzuna eman zaie, itzulketa dokumentu bat erabiliz. leioazabalik.leioa.net orrialdean eskuragarri daude erantzunok.

Aurten, Aurrekontu irekietara zuzendutako partida 840.000 eurokoa da, inbertsioen %25 gutxi gorabehera; horrenbestez, leioaztarrek 2018an egiteko proiekturik interesgarrienak zein diren nabarmendu beharko dute. Bigarren fase honetan, ekarpenak aztertu eta horietako batzuk hautatu ondoren, 10 proiektu proposatzen dira, eta leioaztarrek lehenetsi egin beharko dituzte.

Zelan aukeratuko dira azken proiektuak?

Leioaztar bakoitzak azken 10 proiektuak lehentasunaren arabera ordenatu beharko ditu. 10 puntu emango zaizkio proiekturik garrantzitsuenari edo lehentasun handienekoari, 9 bigarrenari, eta hala egingo da 1era, hau da, lehentasun txikiena duen proiektura iritsi arte. Proiektu guztiak puntuatu behar dira.

Noiz eta nola har daiteke parte?

Parte hartzeko epea urtarrilaren 26tik otsailaren 18ra (biak barne) izango da.

Leioan erroldatutako 16 urte edo gehiagoko pertsona fisiko guztiek har dezakete parte. Pertsona bakoitzak behin bakarrik bozka dezake, eta, beraz, datu pertsonalak eman beharko dira. Errepikapenak edo galdetegi bukatugabeak egonez gero, ezabatu egingo dira, eta ez dira kontuan hartuko emaitzak aztertzerakoan.

Lehen fasean erabilitako bideez gainera (postontziak, Internet bidez eta aurrez aurre), informazio karpa batzuk jarriko dira Leioako hainbat gunetan, eta herritarrek bozka eman ahal izango dute. Egun eta leku hauetan egongo dira karpak, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

• Otsailak 6: Leioako Metro geltokiaren inguruan (goizean) eta Sakonetan (arratsaldean).

• Otsailak 7: Lamiakoko Metro geltokiaren inguruan (goizean) eta Txorierrin, nagusien etxearen parean (arratsaldean).

• Otsailak 8: Pinuetako Maiatzaren Bata kaleko 2.ean (goizean) eta San Bartolomen, Kulturgunearen parean (arratsaldean).

Erlazionatutako dokumentuak:

Eaitzak itzultzea eta proiektuen lehentasuna (pdf, 117 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa