2017-12-12
Aterpe Leioa Gazteguneak prest du bere Gabonetako programazioa
Aurten, Aterpe Leioa Gazteguneko Gabonetako programazioan berritasunak daude. Arratsaldeko jarduerez gainera, goizez bi tailer gehiago programatuko dira. Zehazki, Robotika tailerra eta Bideo-jokoak sortzeko tailerra.
Robotika tailerra abenduaren 26, 27, 28 eta 29an izango da. Bideo-jokoak sortzekoa, berriz, urtarrilaren 2, 3, 4 eta 5ean. Biak izango dira 11:00etatik 13:00etara. Ikastaro bakoitzean 12 pertsonarentzako lekua dago, eta prezioa 10 eurokoa da, tailer bakoitzeko. Bi tailerretan izena emanez gero, prezioa 15 eurokoa da.
Eta arratsaldez:
MAGIA TAILERRA
Abenduak 23 (18:30-20:30)
AZAZKALAK APAINDU
Abenduak 26 (18:00-20:00)
NOLA LIGATZEN DUGU?
Abenduak 27 (18:00-20:00)
* Leihosex-Servicio de Asesoramiento Sexológico