2017-11-08
Udaltzaingoak mutil bat atxilotu du hiru kotxetan lapurreta egitea egotzita
Atxilotua, J.M.S, 33 urtekoa, Leioako herritarra da eta aurrekari penalak ditu.
Leioa Udaltzaingoak gazte bat atxilotu zuen atzo Altzoan haurreskola inguruan aparkatuta ziren hiru kotxetan lapurreta egitea egotzita. Atxiloketa herritar batek telefonoz emandako abisuari esker eman zen. Atxilotua, J.M.S, 33 urtekoa, Leioako herritarra da eta aurrekari penalak ditu.