Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Maiatzaren 21a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-06-27 Ekintza Tailerra: Herritar ekimenen urtebete
Leioa en Transición / Leioa Trantsizioan

Ekainak 22, osteguna, Leioak jaiak ez ezik, udal proiektua den Herrigune Leioako Ekintza Tailerrak (herritarren ekimen tailerra) azken lan bilera egin du. Eskulanak taldea, konpontzaileen taldea, ingelesa eta frantsesa taldeak… Leioako herritarrek sortutako prozesuek ere beren ikasturtea amaitu dute.

Euren artean, jasangarritasun taldeak, LEIOA TRANTSIZIOAN, pasa den ostegunean, ikasturtea bukatu baino lehen, talde politiko guztietako zinegotziak bilera batera deitu zituen landu nahi duten proiektuaren oinarrizko dokumentua aurkezteko. Horretarako, pixkanaka-pixkanaka, hainbat gizarte eragile, tokiko erakunde, ordezkari politiko eta Leioako herritarrak batu nahi dituzte. Garatu beharreko 3 lan ardatzetan oinarritutako garapen komunitarioko proposamena: ardatz landa-ekologikoa, ardatz arkitektonikoa eta, proiektuaren alderdi gakoa, ekintza komunitarioaren ardatza.

Informazioa jasotzeko edo partehartzeko interesa baduzu, Leioa Trantsizioan lan taldetik gonbita luzatzen dizuete eurekin harremanetan jartzeko. Taldera gehitzeko eta zuen proposamenak, ikuspegia eta elkarrekin eraikitzeko gogoa ekartzeko: “proiektu komunitario batek pertsonen, ideien eta ikuspegien aniztasuna behar du; elkarrekin eraikitzea ikastea ez da erreza, baina pena merezi duen erronka da”.

Hurrengo ostegunean, ekainaren 29an, Ekintza Tailerrak ateak irekitzen ditu askari batekin eta urtean zehar Herriguneko irakale, lantalde zein ekintza komunitarioetan parte hartu duten pertsonen topaketa batekin. Proiektua eta partehartzeko aukerak hobeto ezagutu nahi badituzue Iturriondo 10, 2. Eskuinera hurbildu zaitezkete 17:30 eta 20:00ak bitartean. Aukera paregabea da proiektuarekin konpromisoa duten herritarrak ezagutzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa