2009-09-24
“Josefaren oporraldiak” antzerki arrakastatsua laster ikusgai Kultur Leioan
Datorren hilaren 2an ikusgai izango da Kultur Leioan “Josefaren oporraldiak”antzerki lan arrakastatsua. Antzezlane honetan, María Luisa Merlok ama ezkongabe baten papera egiten du, orain dela 30 urte bere mutil-lagunak utzitakoa. Carlos Lozanok, berriz, bere seme ederregiaren papera egiten du, bere bihotzarekin eta Ogasun Sailarekin arazoak izango dituena.
Azken horren emazte neurotikoa Belinda Washington da, bere senarraren desleialtasunez nekaturik senarra pozoitzeko zorian dagoena.
Atsedenik gabe, eszenak bata bestearen atzetik doaz, eta drama baten osagarri guztiak lituzkeen lana samurtasun eta gizatasun kutsuko komedia bihurtzen da.
ZUZENDARITZA
Jaime Azpilicueta
AKTOREAK
Maria Luisa Merlo, Belinda Washington, Carlos Lozano