2017-03-20
Leioako taberna baten lapurreta egiten saiatzeagatik lagun bi atxilotu ditu Leioako Udaltzaingoak
Leioako Udaltzaingoak gizon bi atxilotu ditu gaur Sabino Arana 57.zenbakiko Ola Aspi tabernan lapurtzen saiatzeagatik. Gaur epailearen aurretik pasatuko dira, bestalde Udaltzaingoak, beste lapurreta batzuetan nahasita dauden ala ez ikertuko du.
Goizaldeko 3:00etan Sabino Arana kaletik zaintze lanak egiten ari zen Leioako udaltzain batek kolpe zarata handia entzun zuen, eta ondoren kristal-apurketa bat. Zarataren jatorrira hurbiltzerakoan, Ola Aspi tabernara, gizon bi ikusi zituen makurtuta lokaleko leihoa manipulatu nahian.
Mutilek, agerian gelditu zirela konturatzerakoan, ihes egin zuten. Baina lasterketa arin baten ostean, Leioako udaltzainen patruilak atxilotu zituen biak metro batzuetara. Atxilotuei eskularru pare bi atzeman zizkioten, giltza ingeles bat, eta auto baten giltzak. Autoa ere atzeman dute.
Atxilotuak, F.A eta C.M.S, Leioako Udaltzaingoaren egoitzan daude, eta egunean zehar epailearen aurretik pasako dira. Bestalde, Udaltzaingoak aurreko lapurreta batzuetan nahasita dauden ala ez ikertuko du.