Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2020ko Abuztuaren 14a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-10-14 Hamairu gidarik jaso zuten isuna Udaltzaingoaren azken prebentzio kanpainan
poli / poli

Joan den astean, urriaren 3tik 8ra bitartean, Leioako Udaltzaingoak zaintza eta prebentzio kanpaina bat egin zuen Leioan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailaren laguntzarekin. Honetan 1641 auto kontrolatu ziren eta horietatik 13k isuna jaso zuten -10 gidatzerakoan telefonotik berbetan egoteagatik eta gainontzeko 3ak IAT eguneratuta ez izateagatik-.

Aurreikusita dagoen hurrengoko kanpaina azaroaren 7tik 13ra izango da, eta gidatzerakoan izaten diren distrazioetan oinarrituko da, hau da, GPS-aren erabilera, telefonoa, irratia…

Leioako Udaltzaingoak urtero honelako hainbat kanpaina egiten ditu udalerrian. Joan den 2015ean, adibidez, 14 kanpaina egin zituen, hauen artean adibidez; alkoholaren eraginpean gidatzearenak, oinezkoen harrapatzeak saihesteko, edota dokumentazio zein segurtasun gailuen kontrola.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa