Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2020ko Urriaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-08-17 EARLE izan zenaren antolamendu berria HAPOren Plan Bereziaren 14C zonaldeko modifikazioaren lehendabiziko onarpena argitaratu da.
earle / earle

Abuztuaren 16an, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren EARLE izan zenaren antolamendu berria arautzen duen proiektuaren nondik norakoak. Horrekin, Udalak hainbat helburu ditu: Lamiako auzoari oinezkoentzako zonalde zabala eskaintzea, trafikoa metro bidera mugitzea zaratak gutxitzeko, berdegune bat sortzea, udal ekipamendu berri bat sortzea eta bidegorrien sarea handitzea.

2011. urtean HAPO-Earleko 14C Plan Berezia behin-betiko onartu zen. Dokumentu horretan, zonalde horretako antolakuntza zehazten zen, eta oinarri bezala hartu zen ondorengo Hirigintza Proiektuan eta Hirigintza Jardueren Egitarauan.

2016. urte honetako hasieran, lursailak birzatitzeko prozedurarekin batera, Leioako Bulego Teknikoan eraikinen konposizioa eta banaketa aldatzearen beharraz ohartu ziren, beti ere eraikigarritasuna handitu barik. Aldaketa horrekin helburu hauek lortu nahi izan ziren:

- Langileria kalean erreferentziazko zonalde publikoa sortzea: Luzeran 310 metrotako zonaldea estalitako galeria batekin batera, merkataritza jarduerak bultzatzera bideratutakoa.
- Trafikoa metro bidera paraleloan desbideratzea, eta horrela, zaratak (kotxeak zein metroa) bateratzea eta etxeetatik aldentzea.
- Parke berria sortzea (berdegunea) eta udal ekipamendu berri batentzako lursaila gordetzea.
- Bidegorrien sarea handitzea.

Eraikiko diren bolumenen berrantolaketa honekin, Lamiako auzoko bizi kalitatea handitu nahi da, eta handitzen den zonaldean lamiakoztarrentzat ekipamendu eta aisialdi zonalde berriak sortu, auzoari zabaltasun sentsazioa emanez eta segurtasuna handituz. Bide batez, espazio berri hauekin, merkataritza berpiztu nahi da zonaldean. Hori guztia eraikigarritasuna handitu barik.

Espediente hau zinegotzien aurrean aurkeztu zen uztailaren 26ko Hirigintza Batzordean, eta horri buruzko informazio guztia leioaztarren eskura dago udal Bulego Teknikoan (Errekalde plaza 1. 8:30etik 13:30era) eta udal web gunean. Alegazioak edota ekarpenak irailaren 13ra arte egin ahal izango dira.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa