Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-05-26 Badator Lamiako Maskarada
Lamiako Maskarada / Lamiako Maskarada

Bihar bueltatuko dira lamiak eta sorginak Lamiakoko kaleetara. Maiatzan gaude eta, urtero bezala, auzo leioaztarra pertsonai mitologikoez beteko da herriko jendea eta kaleak jai giroan murgilduz. Atzo aurkeztu zen Maskarada prentsaurreko baten, bertan Kultura eta Kirol zinegotzia den Estibaliz Bilbao izan zen Lamiako Maskaradako kideekin, Arkaitz Correa eta Arene Albizu.

Euskal mitologiaren pertsonaiak Lamiakoko kaleetatik dantzan ibiliko dira. Esan beharra dago, ohitura hau bizirik mantentzearen ardura garrantzitsua Lamiako Maskarada taldeak duela, bera delako urte guztian zehar lan egiten duena egun honetan dena prest izateko.

San Máximo jaien barruan kokatuta, arratsaldeko 17:30etik aurrera eta gaua bitartean, magiaz beteko dituzte Leioako inguru horretako txoko guztiak ume zein helduen ikusmin begiradapean. Maskarada aintzinetik datorren ohitura da, zehazki 1978tik, ordutik hona Euskal Herriko mitologiaren antzezpena ohikoa izaten da Lamiakon maiatzeko azken ostiralean. Alde batetik, euskal mitologiaren eta kristautasunaren arteko borroka uztartzen da Maskaradan, eta bestetik, auzoari izena ematen dion Lamiaren istorioa plazaratzea eta jakitera emateko helburua du ospakizun honek.

Atal ezberdinak
Maskarada hau hiru atal ezberdinez osatuta dago. Lehenik arratsaldeko 17:30etik aurrera Gaztelubide kaleko errotondatik kalejiran abiatuko dira metro geltokiraino, Maiatza, erraldoiak, fanfarrea eta herriko dantza taldea. Modu honetara maskarada eta maiatzaren etorrera herrian zehar iragarri egiten dute parte hartzaileek.

Honen ostean, arratsaldeko 18:00etan gutxi gorabehera, Mari eta bere senarra Sugaar agertuko dira Lamiaren eskulturaren ondoan eta Udagorri dantzatuko dute bertan. Besteak beste, joan-etorria egingo dute Txopoetaraino bidean pertsonaia mitologikoekin dantzatuz eta gaueko akelarrerako gonbitea luzatuz.

Azkenik, gaueko 22:30etik aurrera, suaren inguruan dantzatuko dute bildutako pertsonaia guztiek, Lamiakoko futbito zelaian ikuskizun paregabea eskeiniz bertan bildutako ikusleei. Akelarrean, gentil mitologiaren eta kristautasunaren arteko borroka islatzen duen antzezpena egingo dute; zeinetan sua, musika eta biribilketak nagusi izango diren.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa