Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-03-31 Gaztelubideko Txokoa erabiltzeko erreserbak bihartik aurrera egin ahal izango dira
txoko / txoko

Gaztelubideko txokoa bere ateak irekitzen ditu. Langileria kaleko 202 zenbakian dagoen udal eraikinean kokatzen da txokoa erabiltzeko erreserbak bihartik aurrera ahal izango dira egin. Erabilera eta erreserbak arautzen duen araudia Zuhatzu Txokoaren berdinak izango dira.

Udal aldizkarian agertu diren datuak erratuta daudelarik hemen azaltzen ditugu berriz, zuzenduta:

Erreserbak: 18 urte gorako leioaztarrek egin dezakete erreserba, udaletxeko erregistroan aurkeztutako eskariarekin, NAN fotokopia batekin, edota sac01@leioa.net edo sac02@leioa.net helbidera bidaliz. Erreserba gauzatu nahi den aurreko hileko 1a eta 15a bitartean.(*) Hilaren 15eko 00:00etara eskaera telematikoki eginez gero, edo egun bereko 14:30era aurrez aurre egiten bada.

Txokoak erabiltzeko, honako ordutegia ezarri da: Astelehenetik ostegunera, baimenean eskatutako eguneko 10:30etik hurrengo eguneko 0:30ak arte. Ostiraletan, larunbatetan eta jai-egunen bezperetan, baimenean eskatutako eguneko 10:30etik hurrengo eguneko 1:30ak arte. Igandeetan, baimenean eskatutako eguneko 10:30etik hurrengo eguneko 0:30ak arte.

Tasa: Dagokion zerga-ordenantzak arautuko ditu tasak eta fidantzak. Tasa erreserba, erabilera eta mantenamenduko (argia, ura, garbiketa…) gastu gisa ezarriko da, eta eskatutako egunaren arabera prezioa aldatuko da (astean zehar, asteburutan edo jai egunetan bada).

Txokoa behar bezala erabiliko dela bermatzeko eta instalazioetan zerbait hondatzekotan edo eskatzaileari zigorren bat ezartzekotan hori ordaintzeko izango da fidantza; era berean, txokora sartzeko eman diren giltzak Leioako Udalari itzuli ez izana estaltzeko ere erabili ahal izango da.

Eskatzaileak, txokoa erabiltzeko Leioako Udalaren baimenaren jakinarazpen ofiziala jasotakoan, lokaleko giltza jaso beharko du Kultur Leioan (José Ramón Aketxe plaza, 11), txokoa erabiliko den egunean bertan. Horretarako, bankuko abonu-agiriaren kopia aurkeztu beharko du, dagozkion tasak eta fidantzak ordaindu dituela egiaztatzeko.

Txokoan 24 mahaikideentzat behar den tresneria dago (mantelak, zapiak, sukaldeko trapuak, mahaitresnak, ontziak, beirateria, sukaldeko ontziteria, etab.). Eskatzaileak eta bere lagunek jakiak egiteko beharrezkotzat deritzotena eraman beharko dute.

Informazio gehiago:

Erreserba eskaera

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa