Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 17a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-03-16 Aritz Muguerzak irabazi du Mendibile Jauregiak antolatutako horma-irudi txapelketa
mendibile / mendibile

Aritz Muguerzak irabazi du Mendibile Jauregiaren horma-irudi txapelketa. “Mahatsa bizirik” lana Bizkaiko Txakolinaren Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzailearen egoitza den Leioako jauregiko behe hormetan marraztuko da.

Mendibile Jauregia Elkarteak (Bizkaiko Foru Aldundia, Leioako Udala eta Bizkaiko Txakolinaren JD), EHU-UPVren Arte Ederren Fakultatearen laguntzaz, antolatzen duen 2. Horma-irudi txapelketa hau Aritz Muguerzak irabazi du bere “Mahatsa bizirik” lanari esker.

3.000 euroko saria irabazi duen artista bilbotarrak apirilean marraztuko du “Mahatsa Bizirik” Mendibile Jauregira sartzeko horman. Proiektu berri honek, tonalitate eta irudiaren tratamenduari dagokienez, Pablo Astrainen “Huella” lanari jarraitzen dio, 1. Edizioaren irabazlea.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa