Leioa
Bilaketak
Igandea, 2019ko Azaroaren 17a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-02-24 Leioako gazteen enplegagarritasuna
Mari Carmen Urbieta, Alcaldesa de Leioa / Mari Carmen Urbieta, Leioako Alkatea

Gaur egun, gure gizartea gehien arduratzen duten arazoen artean, langabezia dago. Leioan langabezia datuak izugarriak ez diren arren, behargintza Leioatik, egunero, leioaztarren enplegagarritasuna hobetzen eta tokiko enpresen kontratazio sustatzen saiatzen gara.

Oraingoan, Behargintza Leioak goi mailako ikasketak dituzten eta langabezian dauden gazteak hartu ditu helburu. Baliteke historian izan dugun gazte belaunaldirik prestatuena edukitzea gaur egun, baina hala ere, arazo larriak dituzte lan munduan txertatzeko.

Egoera hori aldatzeko eta gazteei lehen lana lortzen laguntzeko, Behargintza Leioak programa berri bat eskaintzen du. Horren bidez, gazteez gain, tokiko enpresekin ere lan egiten da.

Eta hori guztia gutxi balitz, Ibaiondoko enpresa mintegiak proiektu eta ideia berriak onartzeko epea ireki du. Iaz, 47 enpresa sortu ziren, eta abian jarri, udal mintegian, eta gaur egun, errealitate bilakatu dira. Datu pozgarri horiek norabide berean lan egiteko hauspoa ematen digute.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa