Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-06-16 Udaltzaingoak batutako ADN froga bati esker identifikatu da 2004an egindako lapurreta baten egilea Orain egun batzuk identifikatuta izan da Bilboko herritar bat, A.S.B, 2004.urtean egindako lapurreta baten egile bezala. Identifikazioa lapurreta egin zen leku berean Leioako Udaltzaingoak hartutako ADN froga batzuei esker eman da.

Joan den 2004ko ekainaren 7an izan zen lapurreta Estartetxe kaleko etxetresna elektrikoen denda baten. Bertatik telebistak, bideoak, ordenagailuak, portatilak, monitorak eta bideo kamerak eraman zitutez beste gauza askoren artean.

Kritalezko atea apurtuz sartu ziren lokalera eta ohi ez bezalako azkartasunarekin egin zuten dena. Honen ondoren Udaltzaingoak egindako begi ikuskaritzan odol froga bat hartun zuten agenteek, lapurrak nahi gabe ebakitzerakoan.

Froga hau Ertzaintzaren Polizia Zientifikora bidali egin zen eta hile batzuk pasatzerakoan froga zuzena zela egiaztatu zuten, baina identifikazioa egitea ezinezkoa zela adierazi zuten Ertzaintzaren datu basean genetika horrekin bat etortzen zen inor ez zegoelako.

Bost urte beranduago, lapurreta honen egilea beste delitu batengatik atxilotua izan da eta datu basean sartzerakoan identifikatuta izan da. Horregatik, Bilboko herritarra den A.S.Bk joan den 2004.urtean egindako lapurreta horregatik epaitua izango da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa