Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2012ko Maiatzaren 21a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-06-16 Leioako Udaltzaingoak lapurreta biren egilea identifikatu du denda bateko kamaren grabaketarekin Leioako Udaltzaingoak, Bilboko agenteen laguntzarekin, Leioan emandako lapurreta biren egilea identifikatu du lapurtutako denda bateko kamerek grabatutako irudiekin.

Joan den ostegunean, hilaren 11an, goizeko 06.20an eman ziren lapurretak herriko erdialdean diren denda bitan, kasu bietan sarrerak puskatu egin ziren erropa onak eramateko.

Pertsianaren parte txiki batean eragin zuen kaltea lapurrak, horrela behekaldetik sartzen zen barrura. Denbora gutxitan, Udaltzaingoak ziurtatu bezala, lapurrak koste altuko prakak eramaten zituen.

Baina lapurtutako denda batek segurtasun kamarak zituen ezarrita eta dena grabatu izan zuen. Hau hartuta Leioako eta Bilboko Udaltzaingoak datu basean dituzten delitugile ohikoekin alderatu zituzten irudiak, eta Bilboko herritarra den P.Z.L identifikatu zituzten lapurretaren ustezko egile bezala.

Honetaz gain, esan beharrekoa da akusazio hau indartzen duen testigantza dagoela, garbitzaile batek identifikatutako gizona lapurretak eman ziren tokitik ikusi izan zuela baieztatu izan duelako.

Partekatu:

Itzuli

Herritarraren Karpeta

Udaletxean

Harpidetu albisteetara

Ir Kontratugilearen profila

Ir Enplegua eta oposaketak

Ir Beste udal webgune batzuk

Ir Kultur Leioa

Ir HAPO

Copyright 2010 · Leioako Udala