Leioa
Bilaketak
Igandea, 2019ko Azaroaren 17a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-11-09 Memoriaren eguneko kontzentrazio eta lora eskaintzara batu zaitez
Ofrenda floral / Lora eskaintza

Mari Carmen Urbietak, Leioako Alkatea, Udal korporazioaren izenean, Memoriaren egunean izango den kontzentrazio eta lore eskaintzan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dio herri osoari. Azaroaren 10ean, goizeko 12:00etan Elexalde parkean dagoen ‘Leioako Indarra’ izeneko eskulturan egingo da kontzentrazio isila.

Asmoa da Oroimenaren Eguna ahalik eta adostasun handienarekin egitea, eta, horretan oinarrituta, urterik urte aurrerapausoak ematea bizikidetzaren esparruan gure udalerrian.

2013ko martxoaren 14an, EAJ, EH Bilbu, PSE eta PP talde parlamentarioek puntu bat bozkatu zuten batera, biktimen eta oroimenaren politikei buruzkoa. Hau da, azken hiru urteotan bakearen eta bizikidetzaren esparruan lortutako zeharkako adostasun bakarretakoa. Hauxe dio akordioak:

“Bakea eta bizikidetza lortzeko, beharrezkoa da indarkeriaren bidegabekeria aitortzea, egindako mina onartzea eta biktimak duintzea; izan ere, biktima guztiek merezi dute egia, justizia eta konponbidea lortzeko eskubidea."

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa