2014-08-26
Hiru atxilotu izan dira Leioan azken 24 orduetan
Leioako Udaltzaingoak hiru lagun atxilotu ditu azken 24 orduetan delitu ezberdinegatik, hauetariko bi Dominiken komentuan lapurtzen saiatzeagatik eta, hirugarrena, alkoholaren eraginpean gidatzeagatik.
Lehenengoko atxilotuak, biak Erandiokoak, 35 eta 22 urte dutenak, Dominiken komentuan atxilotu zituzten lapurtzen saiatzen ari zirenean. Bertako segurtasun langileak, zarata susmagarriak entzun ostean, Udaltzaingora deitu zuen eta agenteek bertaratu zirenean ‘in fraganti’ harrapatu zituzten.
Hirugarren atxilotua, Y.C.C 38 urteko leioaztarra, putzegilearen biribilgunean istripu txiki bat izan ostean harrapatu zuten. Jarraian agenteek alkoholemia froga egin zioten eta 0,75 mg/l eman ostean diligentzia penala ireki zioten.
Azkenik atzo, Leioako Udaltzaingoak laugarren bat atxiki egin zuen Ertzaintza heldu arte, E.A.A 41 urte eta leioaztarra, bilatze eta atxilotze agindua zegoelako.