Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2021ko Azaroaren 30a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-06-19 Leioako Udaltzaingoak eta Ertzaintzak baterako antolamendu bat egingo dute San Juan Jaiak direla-eta segurtasuna bermatzeko
PL / Udaltzaingoa

Leioako Udaltzaingoak eta Ertzaintzak baterako antolamendu bat egingo dute Leioako jaiak direla-eta, gaurtik 24ra, gorabeherak prebenitzeko eta herritar guztien gozamena bermatu ahal izateko.

Antolamenu horren barruan alkoholemiako prebentzio-kontrolak egingo dituzte alkoholaren eraginpean dauden pertsonak bidean zirkulatzea saihesteko.

Poliziak agente gehiago izango ditu jaietan; horri esker, polizia-patruilak izango dira, uniformez eta kaleko arropaz jantzita, bai jai-esparruan bai horren inguruan, baita Leioako metro-geltokian ere, liskarrak eta erasoak saihestearren.

Bereziki zainduko dituzte alkohola saltzen duten lokalak, haietan adingabeei edari alkoholdunik sal ez diezaieten. Garrantzi berezia izango dute jaietan zirkulazioaren eta gai estupefazienteen kontsumoaren arloko prebentzioak eta zehapenak.

Udaltzaingoak eta Ertzaintzak jai-ekitaldietan parte hartzen dutenei diru-zorroak eta ondasunak ongi zaintzeko eskatu nahi diete, lapurretan aritzen diren gaizkileak, zorro-lapurrak alegia, ugarituko baitira jaietara eta aurreikusitako kontzertuetara hurbilduko den jende andanak erakarrita.

Halaber, alkatetzaren dekretuz xedatutako ordutegiak betetzeko orduan ere zorrotz jokatuko da, jaien gozamena eta gainerako pertsonen atsedenerako eskubidea bateragarri egiteko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa