Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Apirilaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-05-29 Lamiako jaietan hasten da
Lamiako fiestas / Lamiako jaiak

Lamiakok bere jaiak ospatuko ditu asteburu honetan, bihartik igandera arte, beti ere Maskarada protagonista nagusia izanik. Euskal mitologiaren antzezpen hau Lamiakoko auzotarrek antolatzen eta antzezten dute, eta urtero Lamiakora hainbat ikusle hurreratzea lortzen dute.

Baina Maskaradaz gain beste hainbat ekintza desberdin izango dira egun hauetan auzo leioaztarrean:

Maiatzak 30, ostirala
16:30 Txupinazoa eta 2014ko San Máximo jaien hasiera!!!
17:30 Maskaradaren lehenengo zatiaren haiera (putzegilearen biribilgunetik). Anima zaitez eta
biribilketara etorri.
18:30 Maskaradaren bigarren zatia (txosna ondoan)
20:30 Motozerra mozketako erakustaldia “ikusgarri motosierra”-ren eskutik.
21:00 Erakustaldia ikusi ondoren, zatoz txosnara ogitarteko bat jatera.
22:30 Maskaradaren hirugarren zatia (eliza ondoan).
00:00 Dantzaldia “ALDATS” taldearen eskutik.
00:00 Dantzaldiaren atsedenaldia eta irrintzi txapelketa.
04:00 Txosnatik pasatu eta hartu zure “kubata”.

Maiatzak 31, larunbata
10:00 Txupinazoa!!! Etorri zure sukaldari trebetasunak erakustera. Lamiakoko lehen lapiko
txapelketa. Laguntzailea Leioako Merkatari Elkartea.
11:00 Etxeko txikitxoenekin disfrutatu, umeentzako gaztelu puzgarrietan.
12:00 Anima zaitez eta poteatzen hasi, buruhandiak datoz eta.
13:30 Igel-toka txapelketa.
15:00 lapikoak entregatzea (gure sukaldarien trebetasunak ikusiko ditugu).
16:30 Lamiakoko futbitoko V. txapelketaren 3. eta 4. postua
17:00 Tiragoma lehiaketa (tiratzaile ona zarela frogatu).
17:30 Futbito txapelketaren finala.
18:30 Futbito txapelketaren sari banaketa (txosna ondoan)
19:00 Euskal Dantzen Alardea (eliza ondoan).
20:15 Jai batzordeak txorizoa sagardo-puntuarekin probatzen gonbidatzen zaituzte. Ez galdu!!
20:30 Izugarrizko ikuskizuna “Mago Briel”-en eskutik.
21:30 Etorri eta zure irudimenarekin harritu, mozorro lehiaketa hasten da (txosna ondoan) eta
izugarrizko ogitartekoa jateko aprobetxatu.
22:30 Etorri eta barre egin “EL PELI” umoristarekin.
00:00 Disko-dantzaldia “GALKER”-ren eskutik, mugitu ezazu zure gorputza egungo musikarik
hoberenarekin.
02:00 “GALKER”-ren atsedena, zure “kubata”ren bila etorri, eta ausartzekotan, kulero/galtzontzilo
lasterketan parte hartu.
02:30 Dantzaldiaz disfrutatzen jarraitu.

Ekainak 1, igandea
10:00 Txupinazoa!! Animo, azken ahalegina.
11:00 Etxeko txikitxoenekin disfrutatu, umeentzako gaztelu puzgarrietan.
12:00 Meza. San Maximoren ohoretan. Lamiakoko patroia.
12:00 Ezkongabe eta ezkonduen arteko partidua (izena eman txosnan).
12:00 Leioako Musika Bandaren emanaldia.
12:30 Etorri poteatzera txosna aldera, “kutu” dator trikitiarekin.
13:00 Euskadiko herrialde arteko 8 kiroletako herri-kirol txapelketa.
14:30 Txapel jaurtiketaren X. Lehiaketa
15:00 Mundu guztia jatera. Ordua da!
17:30 Lamiakoko XV. play back Txapelketa hasten da (adin muga barik).
18:00 Guatekea, 70,80,90. urteen musika hoberenarekin, “Iker Fernandez” pertsonaia
ezagunarekin.
20:00 Sari banaketa. Irabazleenetariko bat izango zara?
21:00 Azkeneko traka eta 2014ko jaien amaiera!!! Espero dugu ondo pasa izana.

Erlazionatutako dokumentuak:

Egitaraua (pdf, 10 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa