Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2021ko Azaroaren 30a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-04-30 Kontuz ezezagun batek kalean besarkada bat ematen badizu
pl / pl

Leioako Udaltzaingoak ohartarazi duen moduan, azken egunetan hainbat lapurreta eman izan dira kalean eta egun argiz, zehazki bitxiak lapurtzen dizkiote pertsona nagusiei. Holako kasu baten aurrean, edo susmoa badagoen, Udaltzaingora edota Ertzaintzara deitzea gomendatzen da.

Azken egunotan, hainbat salaketa eta abisu izan dira hirugarren adineko pertsonen artetik, kalean ezezagun batek egindako agur beroaren ostean euren bitxien falta sumatu dutelako.

Holako kasuetan, ezezagunaren agurra beroa izaten da, besarkada eta laztanez, eta momentu horiek aprobetxatuz lapurrak bitxiak kentzen dizkio biktimari. Gogoratu behar da inoiz ere ez dutela indarra erabiltzen lapurreta egiteko, trebetasunez aritzen dira biktima lapurretaz ez konturatzeko.

Normalean, bakarkako lana izaten da lapur hauek egiten dutena, emakumezkoak dira, adin ertainekoak (24 eta 50 urte bitartekoak) eta atzerriko azentuarekin.

Beraz, adineko emakumezkoei arreta eskatzen zaie, eta holako jarrera susmagarriak ikusiz gero, Leioako Udaltzaingoa edota Ertzaintza jakinaren gainean jartzea eskatzen da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa