Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Maiatzaren 18a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-03-26 Leioak VIII. Merkaleioa berreskuratuko du asteburu honetan Ostiralan eta larunbatan 10.00etatik 20.00etara, eta igandean 10.00etatik 14.00etara
VIII merkaleioa / VIII merkaleioa

Leioako Merkatarien Elkarteak antolatutako VIII. Merkaleioa izango da asteburu honetan, martxoak 27, 28 eta 29, Leioako Boulebarrean. Bertan herriko ia 20 dendak denboraldiko produktuak salduko dituzte prezio ezinhobeagotan, gainera aurten, bisitariek eskuragai izango dituzte inoiz baino eskaintza zabalagoa, besteak beste, poltsak, erropa, oinetakoak, aromaterapia, kirol produktuak eta eskolara bueltatzeko ezinbesteko materiala.

Aurtengo azoka hau martxoko lehen astebururako aurreikusita zegoen baina orduan izandako eguraldi txarrarengatik atzeratu egin zen aste honetako asteburura arte. Batez ere atzerapena bisitari zein merkatarien erosotasunaren alde egiteagatik izan zen, eta baita produktuak egoera onean saltzeagatik ere.

Ostirala eta larunbatan ordutegia goiz zein arratsaldeko izango da, hau da, 10:00etatik 20:00etara, igandean berriz goizez baino ez da egongo irekita 10:00etatik 14:00etara hain zuzen.

Antolatzaileek adierazi duten bezala aurtengo edizioa berrikuntzekin beteta dator eta hauetariko garrantzitsuena produktuen eskaintza zabala da.

Ganga hauek eskaintzen dituzten merkatarien artean hauek daude:

· Calzados EGUZKIÑE
· Papeleria MAFI
· Mercería TITARE
· MODAS YOFRE
· Modas TUIYO
· Modas PRADA
· Modas CARMEN DIEGO
· Serigrafía GALTXAGORRI
· BOLSOS FLOVAR
· Bisuteria LARA
· AITOR KIROLAK
· DEPORTES GAZTAÑAGA
· KAKO SKATE
· MERCADEPORTE
· JUGUETERÍA ITZIAR
· FERRETERÍA ELEXALDE


Informazio gehiagorako: Leioako Merkatarien Elkarteko koordinatzailea den Luisa Iribarnegaray, telefonoa 615.785.915

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa