Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2020ko Abuztuaren 14a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-12-05 Larrakoetxen eraikiko den BOE promozio berriak Artatzagane eta San Bartolome auzoak lotuko ditu Izena emateko epea abenduaren 9tik urtarrilaren 17ra arte izango da zabalik
larrakoetxe / larrakoetxe

Gescoviviendas S.L enpresak ireki du epea Babes Ofizialeko Etxebizitzen promozio berrian izena emateko. Larrakoetxe gunean eraikiko dira 118 etxebizitza hauek eta kooperatiban salduko dira. Honekin batera zonaldeko urbanizazioa etorriko da, Artatzagane eta Sarriena auzoak lotuz.

Udala eta enpresaren arteko kolaborazio hitzarmena sinatuta dago jada, beraz promozio honetan izena eman nahi dutenek epea zabalik izango dute astelehenetik, abenduak 9, urtarrilaren 17ra arte. Etxebizitzen zozketan izena emateko, Etxebiden inskribatuta egon arren, interesatuek dokumentazioa aurkeztu beharko dute Gescovi-ko bulegoan (Sabino Arana, 12), astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 13.30etara eta 16.00tatik 20.00etara, eta ostiraletan 08.00etatik 14.00etara.

Etxebizitza hauek lehenik eta behin leioaztarrentzat izango dira, hau da, azken sei urteotan gutxienez hiru urtez Leioan erroldatuta egon diren herritarrei. Aurreko kolektiboari etxebizitza guztiak esleitzen ez bazaizkio, gainerakoak Leioan lan egitearen irizpidepean eskainiko dira (hiru urtez azken sei urteotan). Eta azkenik, aurreko bi kolektiboei etxebizitza guztiak esleitzen ez bazaizkie, gainerakoak edozeini eskainiko zaizkio, Leioako errolda baldintzak edo Leioarekin lan-lotura baldintzak bete ez arren. Hala ere, aurreko bi kolektiboek bezala, Eusko Jaurlaritzak Etxebizitza Babestua erosteko bere araudian ezartzen dituen baldintzak bete beharrekoak dira, edozein kasutan.

Promozioari, inskripziorako baldintzei eta aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzko informazio guztia web gune honetan www.gescovi.es kontsulta daiteke, edota 944.803.148 telefonoan.

Etxebizitzak notario aurreko zozketa publiko bitartez esleituko dira. Zozketaren data aurretiaz jakinaraziko da udal komunikabideetatik eta inskribatuei idatziz egingo zaie deialdia.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa