Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-04-29 Kolore-ukitua
Mari Carmen Urbieta González, Alcaldesa de Leioa / Mari Carmen Urbieta González, Leioako Alkatea

Berriro datoz barreak eta umorea Leioako kaleetara. Umore Azoka Leioan dugu ostera ere, nazioarteko Kale Antzerkiaren ekitaldi garrantzitsuenen artean finkatuta. Publikoak, gainera, ez du inoiz huts egiten, ez leioaztarrek ezta lurraldeko beste puntu batzuetakoek ere.

Eta beharbada, bizi dugun garai honetan, teleberriek, egunkariek, irratiek… motibatzen ez gaituztenean aurrera ilusioz eta esperantzaz begiratzeko, orduan eta gehiago eskertuko dugu datorren hilean datorkigun eta hain beharrezkoa den umore dosi hau.

Umorearen profesionalak Leioako kaleetatik ibiliko dira gure barreen bila, eta era berean, gure eguneroko arazoez askatzeko, une batez bada ere. Hori da profesional handi hauek duten abilezia berezietariko bat, nahiz eta askotan mespretxatuak izaten diren ezohiko ogibidea aukeratzearren, jendearen zoriontasun bila ibiltzeak motibatuta.

Beraz, maiatzaren 16tik 19ra bitartean, asteburu perfektua izango dugu kalera familiarekin, bakarrik edo lagunekin ateratzeko, edozein ordutan, eta udalerriko toki ezberdinetan izango ditugun ikuskizunez gozatzeko. Batzuk mundu-estreinaldiak izango dira eta guzti.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa