Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 02a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-04-16 Jaunartzearen oroigarriak euskaraz egiteko laguntza eskaintzen du Udalak
Recordatorio de Comunión / Jaunartzearen oroigarria

Udaberriarekin batera, ospakizun garaia hasten da herrian. Igandeak, ondo jantzitako jendez eta umeen ilusio-aurpegiz betetzen zaizkigu. Jaunartzeak datoz. Askotan oriogarriak euskaraz egiteko arazoak izaten ditugu, horregatik, Leioako Euskara Zerbitzuak doako itzulpen zerbitzua eskaintzen du herritar zein merkatariei zuzendutakoa.

Jaunartzeak, batez ere, egun bereziak dira umeentzat, eta gurasoek, dena ondo ateratzea nahi dute eta detaile guztiei begira daude, familiak egun ahaztezina igaro dezan.

Eta horretan, zuek, Leioako argazki-denda, paper-denda eta antzekook, zerbitzu bikain eta osoa eskaintzeko aukera daukazue. Zuei enkargatzen dizkizuete oroigarriak, gonbidapenak, argazkiak, bideoak, e.a. Eta zuen zerbitzua, modu erraz baten, hobetzeko aukera daukazuela esango bagenizue? Zergatik ez eskaini bizi osorako izango den egun garrantzitsu baten oroigarria euskaraz edo ele bietan?
Euskaraz ez dakizula? Ez arduratu! Leioako Udaleko Euskara Zerbitzutik lagundu egingo dizuegu zure testuak, ideiak, leloak… euskaraz ematen. Eskatzea baino ez daukazu. Zerbitzu borobila egun borobil baterako.

Ez pentsa, gainera, honek jaunartzeetarako bakarrik balio duenik, edozein gizarte ospakizunetarako eskain dezakezuen zerbitzua da: bataioak, ezkontzak…

Zalantzarik ez izan, deitu Euskara Zerbitzura (94 607 25 76) edo bidali posta elektronikoa zuen eskaerarekin (euskarazerbitzua@leioa.net). Zain gauzkazu!

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa