2012-11-29
Gaurtik aurrera ‘Pintxo-Pote’ ostegunero Leioa eta Getxoko 21 tabernatan
Leioa eta Getxoko 21 taberna elkartu dira krisi garai latz honi aurre egiteko, horrela ostegunero, gaurtik aurrera, ‘Pintxo pote’ prezio berezietan eskainiko dute bezeroei.
Hau horrela, Pinueta eta Erromoko auzoetan dauden 21 tabernatan ‘Pintxo-potea’ eskainiko da prezio berezian ostegunero 18.00etatik aurrera. Pintxoa gehi urteko ardoa edo zuritoa 1,80 euroren truke, eta pintxoa kriantza ardoarekin 2,10 euroren truke.
Halaber, eta establezimenduen ekimenez, Hacienda López de Haro Upategira 21 pertsonentzako bidaia bat zozkatuko dute hostalariek ostegunetako bezeroen artean.
Pintxo Pote ekimen hau Behargintza Leioa, Getxolan, Leioako Udalaren eta Getxoko Udalaren Ekonomia eta Enplegu Sustapen sailen babesarekin egin da.
Partekatu:
Itzuli