2012-11-23
Leioako merkatariek ere Emakumeenganako Biolentziaren kontra
Aurreko urteetan, Emakumeenganako biolentziaren kontrako Udal kanpaina gizonei eta etxeko gazteenei zuzenduta egon da. Aurten, kanpaina honetan herriko merkatariek ere hartu dute parte, biolentzia mota honen kontra egiteko.
Guztira, Leioako 300 saltoki izan dira, Merkatarien Elkartearen laguntzarekin, Udalarekin lanean izan direnak. Elkarlan honen helburua da, herriko kaleetatik dauden dendak “gune seguruak” bihurtzea da biolentzia jasaten duten emakumeentzako. Hau da, edozein larrialditan herriko dendetan babesa aurkituko dutela jakinaraztea, eta honetaz gain, merkatariek euren bezeroekin duten harreman estuaz baliatuz izkututa dauden indarkeria kasu posibleak detektatzea.
‘Gune seguru’ hauek zeintzuk diren erakusteko eta ikusgai egiteko denda bakoitzak banderatxo bat jaso du bere komertzioaren kanpoaldean jartzeko, eta barrukaldean pegatina berezi batzuk dituzte larrialdi kasuetan nora deitu behar duten jakiteko.
Dendak gure kaleetan gertatzen denaren lekuko aproposenak dira, kalean bertan biolentzia egoera bat gertatuz gero merkatariek badakite nora deitu behar duten, eta, honetaz gain, eguneroko bezeroekin merkatariek duten harreman estua, askotan ezinbestekoa da etxeetan jasaten diren eta ezkutuan diren biolentzia kasu posibleak detektatzeko.
Guzti honengatik, Leioako merkatariek konpromisoa hartu dute Udalarekin batera, biolentzia kasuak ikusterakoan edo susmatzerakoan, batez ere emakumeen kontrako biolentzia eurek izaten bait direlako biktima ohikoenak, beharrezko pausuak emateko, eta egoera hori salatzeko.