2012-11-21
Bihar ospatuko da Leioako Eguna Artatza Jauregian
Urtero egiten den bezala, Udalak Leioako Eguna ospatuko du Artatzako jauregian. Hitzordua bihar izango da arratsaldeko 20.00etan.
Orain dela egun batzuk Leioako Elizaurreko sorreraren 486. urteurrena bete da. Ospakizun hau dela bide, ekitaldi hau antolatu du Udalak, Leioa eta bere auzokideen arteko harremanak eta loturak sendotzeko, kirol eta kultura elkarte, ikastetxe, AMPA, auzokideen elkarte, auzo gela, empresa… orokorrean, Leioan eta Leioarentzat lan egiten duten guztientzat sortutako amankomuneko topagunea izan dadin.
Ospakizun hau baliatu nahirik, Leioako udalak udalerrian nabarmen lan egin duten erakunde edo pertsonei omenaldi publikoa eskeini nahi die.
Gurutze Beitia aktoresa ezagunak egingo ditu aurkezpen lanak, eta Zehatz Mehatz Musika Elkarteak musika jarriko du. Lekeition sortutako taldea da hau, eta hiru emakumez osatuta dago, musikarekiko zaletasunaz batutako hiru emakume. María Madarieta bibolinean, Ana Madarieta flautan eta Esther Gabiola akordeoi eta bibolinean, musika estilo desberdinetatik eramango gaituzte gaurkoan: Euskal musika eta musika klasikotik, pelikulen abesti eta egungo musika internazionaleraino