Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Maiatzaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-11-13 Bihar “Leioako leku-izenak” liburuaren aurkezpena izango da
Santimami / Santimami

Bihar “Leioako leku-izenak” liburua aurkeztuko da Leioan, arratsaldeko 19:30ean Kultur Leioako liburutegian. Euskaltzaindiak Leioako Udalarentzat eginiko azken lan honen nondik norakoak azalduko zaizkie bertaratzen diren herritarrei, eta, honetaz gain, liburuaren ale bat ere jasoko dute doan.

“Leioako leku-izenak” Euskaltzaindiak argitaratzen duen “Izenak” bildumaren 2. liburukia da eta Leioako Udalaren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetzaz kaleratu da. Lan horretan herriko 800 bat lekuren izenak jaso dira, gaur egun bizirik direnak ez ezik, desagertutakoak ere bildu direlarik. Ikertzaileek adierazi bezala, ikerketak iraun duen bitartean, informazio eta dokumentazio ugari bildu dute. Hala, artxibo zaharrak arakatzeaz gain, ahozko informazio iturriak erabili dira. Ikerketa honetan leioaztar batzuek modu aktiboan hartu dute parte, eta euren memorian gorderik zuten informazioa emanda, euren laguntza eta ekarpena funtsezkoak izan dira lan hau burutu ahal izateko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa