Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Apirilaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-11-06 Huts Teatroa konpainiak, Artedramaren eskutik sortu duen “Publikoari gorroto” antzezlana eskeiniko digute Aktore bat, bi ikusle, agertoki bat; besterik ez du behar antzerkiak: hortik aurrera hasten den jokoan, dena da posible
Publikoari gorroto / Publikoari gorroto

Ostegun honetan, azaroak 8, Huts Teatroa konpainiak, Artedramaren eskutik sortu duen “Publikoari gorroto” antzezlana eskeiniko digute Kultur Leioan (Auditorium. 20:30), Ander Lipus buru delarik eta Xabier Mendigurenen testuan oinarritua.

Teatroari buruzko hausnarketa jostalari baten moduan hasten da obra hau, publikoarekiko keinuz eta umorez; pixkanaka, ordea, arimaren barrunte ilunenak joango dira agertzen: krudelkeria, bortxa, botere-harremanak… giza izatearen amildegi ertzera iristeraino.

Euskal antzerki garaikidea poltsiko zulatuekin dabil, eta publikoa gose. Horrek ezin egona pizten du eta Artedramak Xabier Mendigurenek 1985an idatzitako obra taularatzea erabaki du, testu honen haragia gordin zerbitzeko asmoz.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa