Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Apirilaren 30a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-11-02 Mendekotasuna duten pertsonen jagoleei zuzendutako ikastaroak eskaitzen ditu Leioak
dependicentes / mendekotasuna

Mendekotasuna duten pertsonen jagoleak, orokorrean, hauen senideak izaten dira, inongo prestakuntzarik jaso ez duten senideak. Jagole ez profesional hauei laguntzeko asmoz, Leioako Udalak hainbat ikastaro, mintegi eta laguntza psikologiko taldeak eskaintzen dizkie doan.

Helburu nagusia mendekotasuna duen pertsona eta bere jagolearen bizi kalitatea hobetzea da, beti ere kalitatezko zaintza baten bitartez. Honetarako oinarrizko prestakuntza saioak eskaintzen zaizkie jagole hauei euren lana hobetzeko eta errazteko. Honetaz gain, lan honek suposatzen duen karga psikologikoa arintzeko laguntza psikologikoa ere eskaintzen zaizkie jagole hauei.

Dagoeneko lehen mintegia martxan dago, hau da, laguntza produktuetaz jarduten duen mintegia. Bost saio izango dira guztira, ordu batekoak, eta nahiz eta hasita egon interesatuak edozein momentuan gehitu ahal izango dira.

Bestalde, zainketari buruzko beste mintegi bat ere hasiko da abenduan, eta, hirugarrenik, ongizate fisiko eta mentala sustatzen duen biodanza tailerra ere antolatu da datorren astetik aurrera. Honetaz gain, jagoleek beharrezkoa duten laguntza psikologikoa ere eskaintzen da astero.

Beraz, mendekotasuna duen pertsonaren bat baduzu zure kargu Leioako Udalak hainbat doako aukera eskaintzen dizu zure lana errazteko, informa zaitez Leioako Gizarte Zerbitzuetan 94.623.27.44 telefonoan.

Erlazionatutako dokumentuak:

Jagoleentzako informazioa (pdf, 316 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa