Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Apirilaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-10-30 ‘Bypass’ filme euskalduna jatorrizko bertsioan larunbatean
bypass / bypass

Datorren larunbatean, hilak 3, 20:00etan, Bypass filma jatorrizko bertsioan, hau da, euskaraz, ikusi ahal izango da Kultur Leioan. Gorka Otxoa, Sara Cózar eta Bárbara Goenagak besteak beste protagonizatzen dute BYPASS komedia erromantikoa. Bertan generoaren osagai klasikoak nahasten dira: amodioa eta desamodioa, egia eta gezurra... Horrez gain, tragediari lapurtutako elementu bat ere gehitzen da: heriotza.

Sinopsia
Maria bihotzetik gaixo dago eta hiltzera doa. Xabi, lagun bat, Bartzelonatik etorriko da azken agurra ematera. Bidean, Maria beraz maiteminduta dagoela jakiten du, eta pozteko, gezurra esan eta bera ere hala dagoela kontatzea erabakitzen du. Baina Maria ez da hiltzen, eta Xabik bikote-bizitzaren plantak egitera behartuta ikusten du bere burua, atsekabeak Mariaren bihotz ahularekin amai ez dezan. Egoera horretan, haurdun geratu berri den bere benetako neskalagunari, bizkar eman beharko dio.

Informazio gehiago:

Bypass

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa