Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Apirilaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-10-29 Txirrinduak alkatzeko zerbitzuak urtea betetzen du Leioan 600 erabiltzaile baino gehiagorekin
bicis / txirrinduak

Datorren hilean urtea betetzen du alokairuzko txirrinduen udal zerbitzuak eta denbora honetan 600 leioaztar baino gehiagok egin dute erabiltzaile txartela.

Guztira 677 leioaztar izan dira zerbitzua erabiltzeko txartela egin dutenak, hauen bitartez, eta 10 euro urtean ordainduta, urte osoan erabili ahal izango dute txirrinduak alokatzeko zerbitzua.

Urte osoan zehar 6.495 bider erabili izan dira txirrinduak, bai Leioatik mugitzeko edota Getxo eta Leioa artean ibiltzeko, hau da egunean 21 bider erabili izan dira Leioan, Getxoko eguneko 80 erabileren aurrean.

Lau alokairu puntu daude herritik banatuta (Artatza auzoan, Leioa eta Lamiako Metro geltokietan, eta Sakoneta kiroldegian), bakoitzean Informazio puntu bat ere badago, erabiltzaileek dituzten zalantza guztiak argitzeko. Hauetatik gehien erabiltzen direnak Metrokoa eta kiroldegi aurrekoa dira.

Txirrinduak, gehien bat, lan jardunaldia amaitzerakoan erabiltzen dira, hau da, arratsaldeko 19.00etatik 20.00etara arte. Nahiz eta erabilera nahiko egonkorra den egunean zehar.


Zerbitzuan alta ematea
Txirrindu hauek erabili nahi duten leioaztarrek alta eman behar dira zerbitzuan eta txartela lortu behar dute, honetarako bide bi erabiliz: lehena, 900.840.345 doako telefonora deituta, edota bigarrenez, www.biziprest.com/bizileioabiziz web gunetik.

Tarifa desberdinak daude, leioaztarrentzat 10 euro urte osorako, leioaztarrak ez direnak 20 euro ordaindu beharko dute, eta behin behineko erabiltzaileentzat euro bi eguneko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa