Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Apirilaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-10-19 Gaurko alerta laranja aktibatuko da euri jasengatik
lluvia / euria

Alerta laranja dago aktibatuta gaurko euri jasengatik, hori dela-eta Leioako Udalak alertan dauka prebentzio eta ekintza zerbitzua, datozen orduetarako.

Izan ere, datozen egunetarako eurite gogorrak iragarri dira. Horrez gain, ezegonkortasunak ekaitz arriskua areagotuko du egun hauetan, eta zaparradak gogorrak izan daitezke, toki batzuetan 15 litro baino gehiagokoak.

Euskalmeten arabera, larunbata arratsaldean, DANA bat iritsiko da (atmosferako maila altuetan aire hotzez osatutako metaketa), eta berriz ere euria egin dezake; zenbait tokitan, euri zaparradak biziak izan daitezke.

Hori guztia dela-eta, leioaztarrei gomendioa egiten zaie dagozkion prebentzio-neurriak har ditzaten, hala errepidean nola herrian bertan, urak har ditzakeen lekuetatik ibilgailuak kenduz.

Informazio gehiago www.euskadi.net/112 edota www.euskalmet.net web guneetan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa