Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Maiatzaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-10-15 EHUra iritsi da Kuboa Bere helburua Jardunbide Egokien aterpe izan eta proiektu berriak garatzea da
Kuboa en la UPV / Kuboa EHUn

KUBOAk bere auzoz-auzoko ibilbidearekin darrai, Jardunbide Egokiak eta orohar iraunkortasunerako ideia onak biltze eta garatze zereginetan. Leioako Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) kanpusean dago orain, Mikel Laboa plazan, astelehenetik ostiralera irekia 10:30etatik 14:30etara.

Bere helburua Jardunbide Egokien aterpe izan eta proiektu berriak garatzea den heinean, EHUko Gizarte Erantzukizuna sailaren zuzendaritzarekin eta Irakasleen Unibertsitate Eskolarekin elkarlanean ari da, ideiak bilatuz, haiek jada badituzten ideiak landuz...

Horrez gain gutun bat bidali zaie irakasle guztiei KUBOAtik pasatzera gonbidatuz, baita gonbidapena ikasgelatan beren ikasleei luza diezaieten. Halaber, kanpusean aritzen diren elkarteak eta bertan garatzen ari diren ikerketa proiektuak ere gonbidatu dira KUBOAra.

Baina gainera KUBOAk bere jarduerak antolatzen jarraitzen du:

Ostegun honetan, urriak 18, goizeko 10:30etatik 14:30etara Reciclanet Hezgarri Elkarteak tailer bat eskainiko du informatika arloko berrerabiltze eta birziklaketari buruz, baita software librea (Ubuntu) eta bere abantailei buruz.

Tailerrean software librea duten hainbat ordenagailu montatuko dira, eta parte-hartzaileek berrerabilitako ordenagailuak erabili ahal izango dituzte software libreari buruz jakin beharrekoa ikasiz. Partehartzeko bertara etorri besterik ez da egin behar. Animatu!!

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa