Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Maiatzaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-10-11 Txilinbueltakako laugarren irteera prest dago Izena emateko epea urriaren 16tik 23ra arte egongo da zabalik
Elizondo / Elizondo

Euskara Zerbitzuak antolatutako Txilinbueltaka programak urteko laugarren irtenaldia prestatu du jada, azaroaren 9tik 11ra bitartean Kortarixar aterpetxera (Elizondo). Izena emateko epea urriaren 16tik 23ra bitartean egongo da zabalik, eta 50 plaza zozketatuko dira.

Gogoratu beharrekoa da TXILINBUELTAKA ekintza honen helburua aisialdian euskarazko gune bat izatea dela, beraz egitarau honetan parte hartzen dutenek, 2000 eta 2005 bitartean jaiotakoek, gaitasun nahikoa beharko dute egun horietako elkarbizitza euskaraz egiteko. Honetaz gain Leioan erroldatutako umeentzat soilik dago zuzenduta.

Informazio gehiago erantsitako pdf-an edota Euskara Zerbitzuan:
Jose Ramon Aketxe plaza, 11 - 4. solairua (Kultur Leioa)
Telefonoa: 94 607 25 76
E-posta: euskarazerbitzua@leioa.net

Erlazionatutako dokumentuak:

Liburuxka (pdf, 112 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa