Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Maiatzaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-10-10 Leioak Sakoneta eta Sarrienako instalazioak hobetu ditu Aisialdirako Pinosoloko kanpoko igerilekuak ere itxi dira uda amaituta
Deporte en Sakoneta / Kirola Sakonetan

Udako oporrak baliatuz, Leioako Udalak Sakoneta eta Sarrienako kirol instalazioak hobetu nahi izan ditu. Enpresa eta gremio anitzek eginiko hobekuntza lan horiek 340.000 eurotik gorako inbertsioa suposatu dute.

Sakonetaren kasuan 172.242,13 euro inbertitu dira, eta hobekuntza lanok ur filtrazioak eta estalki batzuetako gehiegizko hezetasuna ekiditeko egin dira, baita kiroldegiko aireztatzea hobetzeko zenbait gunetan.

Zehazki, lau gunetan egin dira lanak. Alde batetik, Barandiaran Institutuko patioa hobetu da kanpoko ur filtrazioak mozteko; horretarako, aurreko asfaltoaren ordez, asfalto-ehuna, armadura-sarea eta hormigoia jarri dira. Rokodromora sartzeko eskailerak ere hobetu dira. Beste alde batetik, bi igerilekuetako pitzadurak eta erabileraren ondoriozko beste akats batzuk konpondu dira. Azkenik, aldagela hezeko lurzorua berriro jarri da eta sabaia konpondu; aldagela lehorrean, aldiz, aireztatzea hobetu da kondentsazioa ekiditeko.

Sarrienako instalazioak ere berritu dira. Lan horiek 167.973,31 euroko inbertsioa suposatu dute udalarentzat. Zelai desberdinetako aldagela eta dutxetan aireztatzea hobetu da kondentsazioa ekiditeko, paramentu bertikalak aldatu dira, ateak konpondu dira eta argiteria hobetu. Eserlekuak, futbol-ateak eta zelaien estalkiak ere konpondu dira. Azkenik, belar artifiziala jarri da zelaiko perimetroko espaloian, hesirik ez dagoen lekuetan, istripuak ekidite aldera.

Azkenik, beste gai batzuei begira, aisialdirako Pinosoloko kanpoko igerilekuak ere itxi dira uda amaituta. Aurten errekorreko datuak dauzkagu: 52.441 erabiltzaile ekaineko erdialdetik hasita irailaren erdialdera arte, hiru hilabete guztira. Guztirako kopuru horretatik, 33.579 bazkideak izan dira, eta 18.862 sarrera erosi dutenak. Eta igerilekuak datorren urteko udara arte itxi badira ere, zazpi padel-pista estaliek eta tenis pistak zabalik jarraitzen dute, urte osoan zehar. Padel ikastaroak hasi dira dagoeneko, eta bete-beterik daude.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa