Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Maiatzaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-10-04 Bosteko 2012 esklusiban aurkeztuko diren hiru lanekin iritsi da Leioara
Piedra musgosa / Piedra musgosa

Erakusketa ibiltaria da Bosteko, euskal artista plastiko ezagunen lana zabaldu eta ezagutaraztea helburu duena. 1998. urtetik hona, hamabosgarren urtez jarraian, erakusketa hauek arte garaikidea hurbildu digute Bizkaiko Lurralde Historikoko zenbait udalerritara, udalerriotako kultura arduradunek koordinaturik egiten duten lanari esker.

Edizio honetan, Bostekok udalerri honetan soilik ikusiko diren hiru lan aurkeztuko ditu esklusiban Leioan. Zehazki, hauek dira lanak:

Juan Sagastizabal
Sin título, 2011
116 x 89 cm
Oihal gaineko olio-pintura eta tenpera
Artistaren bilduma
 
Iñaki Bilbao
Sefanitro, 2008
Oihal gaineko olio-pintura
100 x 300 cm
 
Lourdes Vicente
Brezo, 2012
100 x 40 cm
Taula gaineko olio-pintura
Artistaren bilduma

Lourdes Vicente Salamancan jaio zen, 1959an, Arte Ederrak ikasi zituen Madrilgo Unibertsitate Konplutensean, eta handik gutxira Gasteizera etorri zen bizitzera, eta bertan jarraitzen du, pintura irakaslea baita Gasteizko Arte eta Ofizioen Eskolan. 1987an, Araba Gaztearen I. erakustaldian hartu zuen parte, bai eta artista arabarren beste hainbat erakusketetan ere parte hartu izan du.?Ordutik hona, interes handiko proposamen piktoriko baten xerka aritu da, zeinak errealitatea izan baitu atentzio-gune eta, bereziki, gugandik hurbilen dauden objektuak: landareak eta loreak, esaterako. Kolorearen azterketa, argia eta bere irudietako atmosfera dira haren lanen ezaugarri, baina beti erakutsi izan du konposizioaren ordenaren eta egituraren aldeko arreta handia.

Iñaki Bilbao Bibon jaio zen, 1956an. Arte Ederren fakultatean ikasi zuen eta, gaur egun, irakasle dihardu bertan. 70eko eta 80ko hamarkadetan, zenbait sariketa artistikotan parte hartzeko hautatu zuten eta euskal panorama artistikoan ezagun bihurtuz joan zen.?Bilbaoren pinturan marrazkiaren zehaztasuna da ezaugarri, eta korronte hiperrealistan mantentzen bada ere, haren lanetan surrealismoaren ebokazio argiak agertzen zaizkigu. Panoramikak, trenak eta paisaia industrialak: irudiok izan ditu beti lagun Bilbaok, horiek izan dira bere konposizioen ohiko eszenatokiak.

Juan Sagastizabal Eibarren jaio zen, 1952an, baina Gasteiz du bizileku eta beharleku. Urtebetez Arkitektura ikasi ondoren Valladoliden, Burgosko Aparejadore Eskolan matrikulatu zen. Pintore erabat autodidakta da. Laurogeiko hamarkadaren hasieratik Arabako Artisten Elkarteko kide da, eta haien ohiko erakustokia Gasteizko Café Morgan izaten zen. Izan ere, espazio horretan egin zuen bere lehenengo erakusketa indibiduala, 1984an.?Laurogeiko hamarkadan, abstrakzioaren eremutik atera gabe, ehunduren gaineko azterketak egiten hasi zen, askotariko euskarriak erabiliz. Hamarkada horretako azken zatian, aurreneko aldiz, elementu figuratiboak agerrarazi zituen bere artelanetan; hurrengo hamarkadan, berriz, haurren munduari dedikatutako serieak egiten hasi zen, eta bilakaera horrek, azkenean, landareen eta animalien lurraren arraseko ikuskari errealistak egitera eraman du. Urteotan hainbat erakusketatan hartu du parte, bai banaka bai taldeka, Gasteiz, Bilbo, Zamora, Iruñea edo Granadan, eta bere lanak Artium museoan zein bilduma publiko askotan ikus daitezke.

Informazio gehiago:

Bosteko 2012

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa