Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Maiatzaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-10-03 Leioako udalak Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) diseinatuko du herritarrekin batera
Plan General de Promoción del Euskera (EBPN) / Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN)

Leioako Udalak Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia garatzen jardun du azken urteetan, eta aurten, datozen bost urteetarako plangintza berria herritarrekin batera landu nahi du.

Plangintza berria diseinatzeko momentua egokia da geldialdia egiteko eta eguneroko dinamika baino harago begiratzeko: orain arte egindako ibilbidearen kontzientzia hartu, emandako aurrerapausoak aztertu, hutsuneak eta hobetzekoak identifikatu eta, azken batean, egungo egoeraren diagnostikoa egiteko. Geldialdi horrek etorkizunean jarraitu beharreko norabidea marrazteko oinarriak edo irakasbideak emango dizkigu.

Horretaz gain, herrian euskararen aldeko sentsibilizazio-lana egin nahi dugu: euskararen aldeko jarrerak, jokabideak eta konpromisoak aktibatu eta euskararen garapenean diharduten elkarte eta erakundeen arteko koordinazioa eta lankidetza handitu. Azken batean, hizkuntza-komunitatea egituratu eta sendotu.

Bidean, hainbat lan-mahairekin jardun nahi dugu, alorka banatuta. Lan-mahai bakoitzarekin bi batzar egingo ditugu, ordu bikoak. Udalak Elhuyar Aholkularitza enpresa kontratatu du lan hori bideratzen laguntzeko.

HIru dira lan-mahaiak:
1. Familia, transmisioa eta euskalduntzea
2. Gazteak
3. Aisia, kirola, kulturgintza eta teknologia berriak

Arlo bakoitzean, orain arte egindako lana baloratuko dugu eta datozen bost urteetarako plangintza egingo dugu hortik abiatuta.

Hortaz, herritar guztiak gonbidatu gura zaituztegu zuen alorreko lan-mahaian parte hartzera: gazteak eta nagusiak, langileak eta langabetuak, kirolariak, musikariak, ikasleak, gurasoak, dendariak, irakasleak... Leioaztar guztien arteko lana izango baita oinarria:

Egunak: urriak 3 eta urriak 17
Ordua: 19:00-21:00
Lekua: Mastitxu Udal Euskaltegia (Iparragirre etorbidea, 78)
1. batzarra:
• Orain arte egindako lanaren balorazioa egitea
• Diagnostikoa kontrastatzea
2. batzarra
• Helburu estrategikoak zehaztea eta ekintzak proposatzea

Parte hartu nahi baduzu, deitu 946072576 telefonora edo idatzi euskarateknikaria@leioa.net posta-helbidera. Zain gauzkazu.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa