Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Maiatzaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-10-01 Leioako parke zientifikoa eta teknologikoa: errealitate bat martxan
obras / lanak

Leioako Parke Zientifiko eta Teknologikoa inbertsio berriak gehitzen doa. Guztira, gure udalerrian agente publikoak eta pribatuak bultzatzen ari diren inbertsioek 60 miloi batzen dute.

Irailean Leioako Udalak Animalien Bioteknologia Zentroa eta 1. Plataforma Teknologikoa eraikitzen hasteko baimena eman du. Hauekin batera, Biofisica Unitatearen handitzearen baimena ere onartu du eta Medikuntza eraikinaren hobetze lanak aurrera ateratzeko baimena ere, TITAN teleskopioa ezartzeko helburuarekin. Lau jarduketa hauek 20 miloiko inbertsioa gehitzen dute.

Jarduketa guzti hauek EHUko Parke Zientifiko eta Teknologikoa osatuko dute. Bere kudeaketa Bizkaiko Parke Zientifikoa eta Teknologikoaren esku dago, Bizkaiko Foru Aldundia, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Spri (Eusko Jaurlaritza) osatutako elkarte publikoarekin batera. Leioan martxan dagoen parke hau 184.000 metro koadroko azalera izango du, eta Parke teknologikoak Zamudion eta Derion dituen ekipamenduekin bat egingo da. Leioako Parke honen kasuan helburu bikoitzekoa da: alde batetik, bikaintasun eta berrikuntzaren gunea sortzea unibertsitate eta enpresen arteko harremana estutzeko, eta bestetik, teknologi eta enplegu gaituen enpresa berriak sortzea. Leioako Parke Zientifiko eta Teknologiko hau martxan hasten denean 2.500 enplegu inguru sortuko dira.

Jadanik hainbat azpiegitura hasi dira eraikitzen. Egoitza-eraikina, enpresen inkubagailua, Ikerketa Emaitzen Transferentzia Bulegoa eta Informazio eta Aholkularitza Zerbitzuak hartuko dituena.
Biofisika Unitatea ere martxan dago, Europa mailan eta zientzia arloan erreferente bihurtuko den ekipamendua da. Guztira 12.000 metro koadroko azalera izango du eraikinak, hauen erdia laborategientzako zuzendutakoak, eta hau errealitate bihurtzeko 7 miloi euroko aurrekontua erabili izan da. Gainera, Espalazio bidezko Neutroi Iturriaren lehen fasearen obrak ere hasita dira. Guztira, 16 miloi euro inbertisoetan martxan dira.

Era berean, Leioako Parke Zientifiko eta Teknologiko honen urbanizazio lanak aurrera doaz, honetarako bideratutako aurrekontua 19 miloi eurokoa izan da. Besteak beste, Unibertsitate barneko errepidearen bihurketa eta honen ordez erabiltzeko egingo den saihesbidearen obrak, Barandiaran Goikoa institututik Erandio Goikoara arte luzatuko dena.

Parke Zientifiko eta Teknologiko honek Ikerketa+Garapen+berrikuntza arloan jarduera estrategikoa suposatzen du Leioarentzat, enplegu eta prestakuntza gaietan erreferentziazkoa izanik Bizkaian eta Bilbo Handiaren zonaldean.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa