Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-09-28 Leioak kulturaren aldeko apustua egin du
kultur geli / kultur geli

Denboraldia hastear dagoen honetan, Kultur Leioak ez ditu ikuskizunen prezioak igoko, eta BEZaren igoerak eragindako garestitzea bere gain hartu du. Hori horrela, antzerkirako eta dantzarako sarrerek 5 eta 15 € bitartean balioko dute; kontzertuek 10 eta 20 € bitartean; familiari zuzenduriko egitarauak 4-5 € bitartean, eta zineak, 2tik 4 € bitartean. Gabonetako Arte Eszenikoetako erakusketarako bonua mantendu egiten da, eta “Musika arimarekin” ziklorako bonua, berriz, proposamen gastronomiko interesgarri batekin aberastuko da.

Kultur Leioak, datozen hilabeteetan, 25 ikuskizun eta 28 funtzio eskainiko ditu guztira: zortzi musikaren alorrekoak izango dira, formatu txikiko kontzertu bat, lau antzerki-lan eta beste hiru nagusientzako dantza-ikuskizunak izango dira; haurtxoentzako saio bi egingo dira, eta zazpi musika, dantza, txotxongilo eta antzerki ikuskizun, bai eta lau erakusketa ere; zine, lehiaketa eta jarduerak ere antolatuko dira Leioako Gaztegunea Aterpean, auzoko ikasgeletan egingo diren jarduerak ahaztu gabe.

Kultur Leioako laguna
Orain, inoiz baino gehiago, Kultur Leioako Laguna izatea eta kulturan murgiltzea abantai asko ditu:
-Kultur Leioako ekintzetarako sarrerak eskuratzeko lehentasuna.
-Arte eszenikoetan (dantza eta antzerkia) eta Auditoriumean programatutako ikuskizunetan %25eko deskontua.
-Kultur Leioako programazioaren informazio guztia etxean bertan jasotzeko aukera.
-Musika zikloaren bonoa eskuratuz gero (4 kontzertuak 80 euro) 30 euro aurrezten da.

Bestalde, Bizkaiko Antzerki sarearen barruan dauden antzerkietarako sarrerak bazkide presiona ere eskuratu daitezke. Antzerkien artean honakoak: Zinema Ermua, Elorrioko Arriola, Zornotza Aretoa, Teatro Barakaldo, Santurtziko SKA (Serantes Kultur Aretoa), Durangoko San Agustin Kultur Gunea, Basauriko Social Antzokia eta Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxea.

Kultur Leioako laguna txartela (31-64 urte). Hilean 30 euro, eta abantai garrantzitsuak:
- Doako sarrera 2 entradas arte eszenikoen ikuskizun baterako (10/15€ x 2 = 20/30€).
- Zinemarako 4 sarrera doan(4 € x4=16 €).

Oinarrizko Errenta jasotzen duten pertsonentzako txartel berezia:
-Urteko 30 euroko kuota kentzen zaie (beharrezko dokumentazioa aurkeztu eta gero).
- Eta Kultur Leioako Laguna txartel arruntaren abantai berdinekin.

Umeentzako txartela (0-13 urte). Urtero 10 euro. Abantailak:
- Umeentzako zine sarrera 2 doan. (4€ x 2 = 8€)

Gazte txartela (14-30 urte). Urteko 15 euro. Abantailak:
- 4 Zine sarrera doan (4 € x 4 =16 €).

Nagusi txartela (65 urtetik gorakoentzat). Urteko 20 euro. Abantailak:
- Arte eszenikoen ikuskizun baterako sarrera bi doan. (10/15€ x 2 = 20/30€).
- 4 zine sarrera doan (4 € x4=16 €).

Informazio gehiago:

Kultur Leioa

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa