Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-09-21 Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du gaur emakume bat jipoitzeagatik kalean
detencion / detencion

Leioako Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du gaur kalean bertan emakume bati jipoitzeagatik. Abisua telefonoz eman zuen herritar batek erasoa ikusi eta gero.

Gaur, goizeko 7.10ean gertatu da Aldekoena kalean. Bertatik zihoan herritar batek oihuak entzun zituen eta ostean gizon bat ikusi zuen emakume bat jipoitzen kalean bertan. Erasotzailea emakumearen burua aparkatuta zegoen auto baten kontra jo zuen eta ondoren emakumea lurrera bota zuen indarkeriaz. Hori ikusita bertatik zegoen herritar batek 112 telefonora deitu zuen abisua emanez, eta momentu horretan zerbitzuz kanpo zegoen polizia bat erasotzailea geldiarazi zuen.

Minutu gutxi batzuk barru Leioako Udaltzaingoa agertu zen. Erasotzailea, J.A.M.V eta bilbotarra, atxilotuta izan zen, eta bestalde, biktima, E.J.C eta leioaztarra, Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuen anbulantziak. Erasotzailea epailearen eskutan jarri dute dagoeneko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa