Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-09-21 ‘Olgetan euskaraz’ programa bueltatuko da urrian
olgetan / olgetan

Datorren hilean Euskara Zerbitzuak martxan jartzen duen ‘Olgetan euskaraz’ programa bueltatuko da. Urtero bezala jolasak eta tailerrak euskaraz jorratzeko ekimena dugu hau, 2001 eta 2007 urteen bitartean jaiotakoentzat eta Leioan erroldatuta dagoenentzat zuzendutakoa.

Programa honetan burutuko diren ekintzak urriaren 16an hasiko dira martxan, beraz, matrikulazioa datorren irailaren 27an hasiko da eta urriaren 4ra arte izango da zabalik. Ikastaroaren ordutegia 17.30etik 19.00etara izango da astelehen eta asteazken edota astearte eta ostegunetan. Topagunea, beti bezala, Txomin Aresti ikastetxea izango da eta matrikulazio tasa 59,16 eurokoa da.

Informazioa gehiago:
Euskara Zerbitzua
Jose Ramon Aketxe plaza, 11 – 4. solairua
Irailaren 27tik urriaren 4ra
Ordutegia: 9:00 – 14:00
Tel.: 94 607 25 76

Erlazionatutako dokumentuak:

Informazioa (pdf, 43 kb)

Izena emateko fitxa (pdf, 40 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa