Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-09-20 'Oinezkoen pausura' martxa Leioan ibiliko da asteburuan
paso peaton / oinezkoen pausura

Larunbata honetan goizeko 11etatik aurrera Leioa Herri Zebraduna izango da berriro. Ibilaldi honen bitartez udalerriko kaleek oinezkoei segurtasunez eta lehentasunez ibiltzeko aukera ematen ote dieten behatuko dugu.

Martxa honen irteera 11:00etan izango da Sakoneta kiroldegian. Gero, Ikea enparantzatik igaroko da, Ugarteondo parkea, Txistulariaren estatua, Lamiakoko aparkalekuko kaia, Udondo, eta Euskal Etxea plazan amaituko da. Topagunea Ibaiondo inguruan dago, bertan fruta eskainiko da Leioako merkatarien elkartearen eskutik.

Parte hartzaileak ez dira ibilbidea bukatzera mugatuko. Ideiak eta iradokizunak ere azal daitezke herrian mugikortasun jasangarriagoa izan dadin. Urtetik urtera, gero eta proposamen gehiago jasotzen dira Leioako ibiltarien aldetik. Aurten, Leioa auzo hiria lelopean, helburua da iritziak jasotzea, auzoak eta herritarrak hurbilago senti daitezen, komunikatuago.

Honetaz gain, gogoratu behar dugu, aurten, ibilbide osoa amaitzen dutenen artean Leioako dendetan gastatzeko tiketak zozketatuko direla. Aurten, gainera, jasangarritasuna bultzatzeko aurreko edizioetako kamisetak ekartzea eskatzen dugu, bertan 'tuneatzeko' eta moldatzeko kamiseta berri baten itxura eman arte.

Animatu zu ere Leioa oinezkoen pausura elkarrekin ibiltzera!

Erlazionatutako dokumentuak:

Liburuxka (pdf, 495 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa