Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-09-19 Gaur ospatu da Enplegu Plana martxan jarriko duen Partehartze foroa
plan empleo / enplegu plana

Leioako Udalak, -Behargintza- Enplegu eta Tokiko Garapenerako Zentroaren bitartez, Tokiko Enplegu Plan berri bat egiteko prozesua jarri du abian. Hau posible izateko lehenengoko pausua Partehartze foroa osatzea izan da, hiritarren enplegu eta enplegagarritasun maila eta tokiko enpresen lehiakortasun maila hobetzeko, udalerriko erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetza eredu baten bitartez.

Gaur izan den Partehartze foro honetan izan direnen artean; udalerriko erakundeak (Leioako Udala), udalerriko enpresak (Vicrila, Lantec), formazio eragileak (UPV-EHU, Gaztelueta, CIP), gizarte ordezkariak (Sortarazi, Leioako Langabetuen Elkartea), Lanbide eta Ikaslan.

Agentziaren esku-hartze ildo nagusiak Behargintza Leioa 2001. urtean sortu zenetik mantentzen diren arren, emandako aldaketa sozial, politiko eta ekonomiko ezberdinek, orduan bizi zen egoeratik desberdina den eszenategi berri batean kokatzen gaituzte.

Beraz, plangintza berri honek Leioako udalerriak egungo egoera ekonomikoan aurre egin beharreko erronkei buruzko hausnarketa egitea eskatzen du, eszenategi berriak kontutan harturik eta eragile publiko eta pribatu guztien lankidetza bultzatuaz.

Honela, oinarrizkoa da tokiko interesen ordezkari diren eta urte guzti hauetan zehar tokiko garapenarekiko zuen konpromisoa erakutsi duten erakunde, instituzio eta enpresa ezberdinen iritzi eta ezagutza kontutan eta aintzat hartzea.

Helburu honekin, egindako diagnostikoaren lehenengo hausnarketa estrategikoak barneratuko dituen dokumentua parte-hartze foroan aztertu dute gaur partehartzaile hauek. Foro honetan analisiaren emaitza nagusien kontrastea egin eta adostuko dira, hurrengo urteetarako ildo estrategiko eta ekintza lerroak –proiektu nagusiak- irudikatuaz.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa