Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-09-18 Udazkenerako ikastaroak antolatu dira Torresoloko padel pistetan
Padel / Padel

Udazkenarekin batera, eta igerileku irekien itxierarekin, Torresoloko Kirol Guneak padel ikastaroak antolatu ditu, beste zerbitzu berri askoren artean.

Urritik aurrera martxan izango diren ikastaroen saioak 55 minutukoak izango dira, astean birritan, eta hiru maila ezberdin izango dira erabiltzailearen mailaren arabera (hastapena, ertaina eta aurreratua). Abonatuentzako hilean 25 euroko kostua izango dute ikastaro hauek, gainontzekoentzako 45 euro.

Bonoak ere desberdinak izango dira, Leioan erroldatutakoek hileko bonoa 25 eurogaitik eskuratu dezakete, herrian erroldatuta ez daudenek, berriz, 35 ordaindu beharko dute hileko bonoa. Honen inguruan argitu behar da abonatuak abantailak izango dituztela zentsu askotan, adibidez, padel pistetarako sarrera doan, hilean doako erreserba bi, ikastaroetan deskontuak, edota izena ematean lehentasuna, besteak beste.

Informazio gehiago: 94.600.44.75

Erlazionatutako dokumentuak:

Ikastaro eta zerbitzuen informazioa (pdf, 972 kb)

Eskaria (pdf, 190 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa