Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-09-12 Haurreskoletan matrikulatzeko epea zabaldu da
haurreskola / haurreskola

Leioako Haurreskoletan matrikulatzeko epea gaur bertan ireki da eta hilaren 19ra arte izango da zabalik. Matrikulak Altzoan edota Artatza haurreskoletan bertan egin beharko dira 07.30etatik 17.00etara arte.

Behin behineko zerrendak urriaren 8an argitaratuko dira web gune honetan, eta erreklamazio epea hurrengo egunean hasiko da urriaren 23a arte. Beraz, behin betiko zerrendak urriaren 29an argitaratuko dira, azaroaren 2an klaseak hasteko.

Eusko Jaurlaritza eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien arteko hitzarmenetatik sortu ziren Artatza eta Altzoan haurreskolak. Euren helburu nagusia familiei hezkuntza eta laguntza zerbitzua ematea da, 0 urtetik 2 urtera bitarteko haurren zainketa osoa eta hezkuntza kontuan hartuko dituena, haurren gaitasun fisiko, afektibo, sozial eta intelectual guztiak behar bezala garatzeko.

Altzoan Haurreskola
Iparragirre etorbidea, 76
946072599
altzoan.leioa@haurreskolak.net

Artatza Haurreskola
Artatza auzoa, 81
944048601
artatza.leioa@haurreskolak.net

Informazio gehiago:

Haurreskolak

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa