Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Apirilaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-07-16 EAJ-PNV, EB, PSE eta PP Pinosoloko lanen kontratuaren indargabetze paktatua bideratzea adostu dute
/

Leioa Kirolaken administrazio kontseiluak, uztailaren 12an batzartuta, oso gehiengo nabarmenarekin erabaki zuen Pinosolo kiroldegia eraikitzeko esleipena zuten enpresen eta Udalaren arteko kontratuaren indargabetze paktatua bideratzeko tramiteekin hastea. EAJ-PNV, EB, PSE eta PPren botoei esker lortu da hori, eta Bilduk kontratua deuseztatzeko egiten zuen proposamena baztertu egin da, arazo juridiko larriak baitzekartzan: prozesu luzea eta hainbat kalte-ordain.

Egoera ekonomiko konplikatuaren aurrean, eta etorkizunerako perspektibak ikusirik, Leioa Kirolaken presidente eta Leioako alkate denak, Eneko Arruebarrena, EAJ-PNV eta EBren kontseilariekin batera, gaur egungo proiektua egoera berrira moldatzeko proposamena egin zuten, kostu-beherapen nabarmenarekin, legeak uzten duen neurrian. Proposamen hori Kontseiluaren gehiengoak baztertu egin zuen, Bilduk kontratua deuseztatzeko egiten zuen proposamena baztertu zuen bezala.

Gaur egungo proiektuaren tamaina eta kostua txikitzea posible egiten zuen proposamena onartzen ez zela ikusirik, erantzukizuna eta ardura erakutsiz, alkateak eta bere gobernuak kontratua paktuaren bidez indargabetzeko proposamenarekin bat egin dute, PSE-PSOE eta PPren kontseilariekin batera.

Udalean ordezkaritza duten indar horien gehiengo nabarmenak bi oinarrizko adostasun erakusten ditu: 1- Leioak kiroldegi berria behar du, albait arinen eta 2- kiroldegi hori, gure herria pairatzen ari den zailtasun ekonomikoaren egoerara moldatu beharra dago. Udala bi premisa horiek betetzen saiatuko da lehiaketa publiko berri baten bidez, baina hori baino lehen, gaur egungo adjudikaziodunei indemnizazioa eman behar die, inolako organo eskudunek ez baitu euren obrekin hasteko legitimitatea deuseztatu.

Hartutako azken erabakiaren bidez, egoera desblokeatu nahi da gaur egungo enpresa adjudikaziodunekin akordio batera heltzeko ahalik eta lasterren, eta horrela, Pinosolon kiroldegi berria eraikitzeko tramiteekin albait arinen hasi berriro, beharrezkoa baita.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa